Sustrai

Deskribapena:

Loiola auzoko aisialdi taldea.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Sustrai Donostiako Loiola auzoko gazteei aisialdi alternatibo eta euskaldun bat eskeini nahi dien aisialdi taldea da. Bere helburu nagusiak honakoak dira:

  • Auzoko haur eta gazteen artean euskara bultzatzea.
  • Aisialdiaz baliatuta giza-balioen transmisioa egitea, hala nola, adiskidetasuna, besteekiko begirunea, elkar-lana, naturarekiko errespetua…
  • Loiolako haur, gazte eta gurasoak elkarren artean erlazionatzea eta erlazio hauek pixkanaka sendotzen joatea.
  • Auzoarekiko jarrera parte hartzaile eta eraikitzaile bat sustatzea.

Hauek izango dira Sustrai aisialdi taldearen ardatz bere jardunean.