Sorzain

Deskribapena:

Sorzain argitaletxea izen bereko elkarte kulturalaren proiektu editoriala duzue.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Sorzain argitaletxea izen bereko elkarte kulturalaren proiektu editoriala duzue.

Euskarazko liburu kritikoak argitaratuko dituen argitaletxe ezberdina izan nahi du, gainontzeko argitaletxeekin lehian sartu barik, zubiak eraikiz.

Sorzainek oinarri bikoitza du, beraz: euskara eta gogoeta. Horrezkero, izpiritu kritikoa eta hausnarketa ahalbidetu ditzaketen euskarazko liburuak argitaratzea izango du xede nagusi.

Sorzainek ez dauka helburu merkantilistarik, irabazi asmorik gabeko proiektua duzue; kultura, liburugintza eta gizartearen eraldaketan eragile aktiboa izateko jaioa da.

Gauzak horrela, Sorzainek proiektu autogestionatua izatea aukeratu du, mendekotasun eta alderdikerietatik at. Lanak Creative Commons baimenpean plazaratuko ditu, horrenbestez.

Hitz gutxitan, Sorzain argitaletxeak, izen bereko izaki mitologikoak ez bezala, zaintzaile lanak egingo ditu lanen jaiotza ­prozesuan, euskarazko liburu kritikoek beraien bidea egin dezaten, euskara eta pentsamendua plazaratu daitezen.

Bildumak

Axular: Euskara eta euskal kulturaren historia, ibilbidea eta etorkizunaren inguruko lan ezberdinen bilduma. Monografikoak, saiakerak, etab. beti ere euskara eta euskal kultura oinarri eta xede izanik.

Itzultopia: Gizartearen pentsamendua eraldatzeko, edo kitzikatzeko behintzat, asmoarekin euskaratutako literatur lan unibertsalen bilduma. Eleberri utopiko, distopiko, politiko eta izpiritua kritikoa zein hausnarketa suspertu ditzaketen itzulpenak.

Hausnartzen: Gizartean egun eztabaidagai diren gaien inguruko  elkarrizketak zein saiakera sorten bilduma. Gai eta eduki anitzeko argitarapenak, beti ere mahai gainean ditugun gaien inguruan informatu eta hausnartu ahal izateko.

Lubaki: bilduma honek Axular eta Hausnartzen bildumetatik at geratu daitezkeen bestelako saiakera lanak biltzen ditu; hots, euskal kultura zuzenean ikergai ez duten saiakera klasikoak –eztabaida, elkarrizketa eta artikulu bildumak ez diren horiek–.

Irudikari: Bilduma honetan euskaraz idatzitako eleberri, ipuin, poesia, aforismo eta bestelako formatodun –saiakera ezezik– lanak biltzen dira, gizartean hausnarketa eragin dezaketen lanak.