Sortzaileak

Deskribapena:

Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa

Informazio gehiago:

Zazpi esparrutan banatutako informazioa jasotzen du plataformak: literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, bertsolaritza eta musika. Guztira, 1.942 egileren datuak, irudiak eta estekak jasotzen ditu momentu honetan. Gotzon Barandiaranek burutu du Berriaren beka bati esker.
Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa aurkeztuko da ostegunean: Sortzaileak.eus

Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa aurkeztuko dute otsailaren 1ean: Sortzaileak.eus. Proiektua, Gotzon Barandiaranek burutu du 2016an eskuratutako Berria Fundazioaren 12.000 euroko bekari esker.

Zazpi kultur esparrutan banatutako informazioa jasotzen du plataformak: literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, bertsolaritza eta musika. Guztira, 1.942 egileren datuak, irudiak eta estekak.

Hasierako asmoa euskal kulturaren historia jasotzea zen arren, lehenengo fase honetan, bizirik dauden eta azken hamabost urteetan zerbait argitaratu edo kaleratu duten sortzaileak hartu dituzte aintzat. Gerora, euskal sortzaile guztiak jasotzea litzateke helburua.