PBI bake-erumuak zabaltzen

Deskribapena:

Nazioarteko erakundea da

Informazio gehiago:

Nazioarteko Bake Brigadak (PBI) nazioarteko erakunde bat da, NBEren ezagupena duena. 1981ean sortu zen, sinesmen honekin: edozeinek lagundu dezake gatazka bat baketzen. Geroztik, giza eskubideen defendatzaileen ekintza-eremua babesten dihardu, nazioarteko laguntzea emanez.

PBIk babesa ematen die giza eskubideen defentsan aritzeagatik askotariko erasoak jasaten dituztenei. Nazioarteko laguntzearekin egiten du hori. PBI aurrendaria izan da teknika hori erabiltzen, eta honetan datza, besteren artean: mehatxatuta dauden pertsonen ondoan egotea, nazioarteko babes-sarea eratzea, agintariekin hitz egitea eta informazioa zabaltzea.