Oñatiko natur eskola

Deskribapena:

Aizkorri-Aratz Parke Naturalean kokatuta, bertako natura eta giza jarduera ezagutzeko aukera ezin hobea Arantzazu, Araotz eta Oñatiko herri gunean.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

 

Ikastetxe bakoitzeko programen osagarri gisa, ingurumena eta honen arazoak ezagutu eta lantzeko aukera zabala eskaintzen dugu Oñati eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalean egiten ditugun irteerekin zein gure instalazioetan burututako tailerrekin.

Gure programa hezkuntza-ziklo bakoitzera egokituta dago eta talde bakoitzaren ezaugarriak eta irakaskuntza-helburuak kontuan hartzen ditugu.