mendimartxa.eus

Deskribapena:

Euskal Selekzioa Martxan, Nafarroatik mundura ofizialtasuna!

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxak 2000. urtean ekin zion ESAITen babespean bere ibilbideari. Ordutik urtero urtero leial izan da bere zitari, jada 17 edizio burutu direlarik. ESAITen desagerpenaren ondoren, Mendi Martxako kideok ekimenarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen; gure ekarpena, apala izan arren, bide egokian emandako urratsa delakoan. Laburbilduz xede nagusia hauxe litzateke, kirol arlo guztietan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko dugun eskubidea defendatzea.

Aurten Deikaztelutik Agoitz arteko zeharkaldia burutuko dugu eta aukeratu dugun leloa honakoa:

Euskal Selekzioa Martxan, Nafarroatik mundura ofizialtasuna!