Maramara Taldea

Deskribapena:

Kalitatezko itzulpenalk behar dituzu?

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

 Hizkuntza guztietarako kalitatezko itzulpen espezializatuak egiten ditugu. Itzulpen orokorrez gain (komunikazioa, webguneak, administrazio arlokoak), alderdi hauetan espezializatu gara:

  •  Itzulpen teknikoak. Gure hizkuntzalariak gai sorta zabal batean adituak dira eta itzulpen teknikoak eta espezializatuak egiteko teknika eta baliabide profesionalak dauzkate: glosarioak, base terminologikoak, itzulpengintzako OLI sistemak, edukiak kudeatzeko sistemak, etab.
  • Publizitate arloko itzulpenak. Itzulpenei aurre egiteko garaian, hartzaileen testuinguru soziokulturala eta kanpaina zein xede-taldera zuzenduta dagoen kontuan hartu eta mezua alderdi horietara egokitzen dugu.
  • Zinpeko itzulpenak. Hizkuntza guztietarako zinpeko itzulpenak eskaintzen ditugu. Edozein mailatan juridikoki baliozkoak dira eta egindako itzulpenaren leialtasuna ziurtatzen dute.
  • Interpretazioa. Edozein gai edo esparrutarako aldi bereko interpretazioan, esan osteko interpretazioan, tokiren batera lagunduta interpretatzean… esperientzia zabala daukagu. Gainera, gure lana egiteko beharrezko materiala, tresnak eta baliabideak dauzkagu.
  • Lokalizazioa. Edozein softwareko edukiak beste hizkuntza batzuetara egokitzen ditugu, testuinguru linguistikoa, ingurune soziokulturala eta behar teknikoak kontuan hartuta. Arlo honetarako glosario espezifikoak sortu eta balioztatzen ditugu.
  • Transkripzioa. Transkripzioak egiteko tresna informatikoak kudeatzen dituzten adituak dauzkagu. Tresna horiei esker, kalitatezko itzulpenak azkar egiten ditugu.
  • Azpititulazioa. Ikus-entzunezko eta itzulpengintzako teknikak eta tresnak menderatzen ditugu, ikus-entzunezko edozein produktu askotariko tresnen bitartez azpititulatzeko.
  • Formatua. Itzulpenak askotariko formatuetan entregatzeko trebatuta gaude. Itzulpenak jatorrizkoaren formatu berean edo eskatzen diguzun beste edozeinetan entregatzen ditugu. Gainera, itzulpenak gure bezeroen beharretarako onenak diren diseinu eta maketazioetara egokitzen ditugu.