Lurzaindia

Deskribapena:

Lurzaindia : elgarren arteko eztabaida eta nahikeriaren fruitua. Laborantza lurren mantentzea garrantzi handikoa da lurraldearen eta laborantza garapenaren kudeaketan.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

1980 urteaz geroztik, lurraren defentsak zentzu osoa hartu du Lurra GFAMaren sortzearekin Euskal Herrian. 2000 akziodunekin eta 14 etxalderekin, GFAMa bere mugetara heltzen ari da.

Alta, azken urte hauetan, gero eta laborantza lur gehiago saltzen da gaitzeko prezioetan ! Nola egin espekulazio horren murrizteko ? Nola egin Saferrak lehentasunez erostea galdegin dezan, saltze prezioak berrikusiak izaitea eska dezan ? Eta horrela laborantza lurrak zaindu...

  • 10 urtez geroztik, urtean 1200 ha laborantza lur (SAU) galtzen dira, 150 etxalde desagertzen dira eta 250 pertsona aktiboek laborantza uzten dute.
  • Denbora berean, biztanlegoa emendatuko da (+ 35 000 Baionako hirigunean). Elikatu beharko den hainbat jende. Arrazoin horren gatik, elikatzen gaituzten laborantza lurrak zaindu behar dira.
  • Bainan, laborarien instalatzea dinamikoa balin bada Euskal Herrian, ez da aski. Lurra atxemaitea zailtasun nagusiena da, ardura espekulatiboak diren prezioen gatik.

2011n, GFAk eta ELBk Terre de Liens gomitatu dute egituraren aurkeztera, BLE, Arrapitz, Inter-Amap eta EHLGrekin batera besteak beste.

Bilkura hau gogoeta luze baten hastapena izan da. Terre de Liens egituraren adibidea kolektiboak plantan ezarri nahi duen tresna bada ere, Euskal Herriko lurraldearentzat den atxikimendua ezinbestekoa da proiektu honen aktore guzientzat, lur-merkatuari lotuak diren erabakiak bertan eta kolektiboki hartuak izan ditezen.

Finantzari lotuak diren galdeak Herrikoako kide batzueri pausatu ditugu. Kontseilu baliosak ukan ditugu, eskutatu gaituzte eta, Lurzaindia, tresna anti-espekulatiboaren sortzen lagundu gaituzte.