Lurraldea

Deskribapena:

Euskal herriko garapen kontseilua.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

1994ean sortu zen Garapen Kontseiluak Ipar Euskal Herriko indar biziak biltzen ditu. Eztabaida gunea eta ideia laboratorioa da, baita ere Hautetsien Kontseiluari proposamena egiten dizkion erakundea hark delibera dezan.

Bere xedeak dira Ipar Euskal Herriaren garapen orekatu eta harmonioso orokorrean, bere lurraldearen antolamenduan eta mugaz gaindiko lankidetzan parte hartzea. 
1996ko Euskal Herriko antolaketa eta garapen eskema proposamen bat lantzeaz eta 2005ean lurralde egitasmo horren eguneratze lanen ko-pilotatzeaz gain, Garapen Kontseiluak txosten garrantzitsuei buruzko irizpen anitz eman ditu eta lurralde egitasmoaren obratze neurtzen du.

Bere misioak

Bere kabuz edo Hautetsien kontseiluaren eskariz aritzen da Garapen Kontseilua, eta honako eginbeharrak izaten ditu: garapenaren galirabaztekoak identifikatu eta ezagutarazi,eragileen arteko eztabaida antolatu,norabideak aurkeztu, egitasmo eta hartu beharreko erabakien gainean iritzi bat eman, ekintzen ebaluaketa segurtatu.