Loraldia

Deskribapena:

Festibalaren baitan izango diren ekintza eta ikuskizunak iragarri eta beste informazio osagarria biltzen duen webgunea da.

Informazio gehiago:

Loraldia 2014. urtean sortu zen, euren artean osagarriak izango ziren gaitasunekin hornitutako 6 pertsonen euskal kulturarekiko zaletasunaren eskutik, Euskararen jaialdi bat garatzeko helburuari jarraiki, horrela Bilbon, udaberrian zehar, kultura diziplina guztiak barne hartu ahal izateko, modu bereizle eta paregabe batean.

Proiektuaren inspirazio iturria, eredu eguneratu eta garaikide batekin (XXI. mendea) egokitutako eta Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator eta 2015. urtean gauzatu zen, Bilbon udaberrian ospatutako Jaialdiaren formaturi jarraiki.

Jaialdiko lehenengo edizioaren arrakasta eta honek euskal kulturaren sektorean sustatzen dituen itxaropenak kontuan hartuta; talde sustatzaileak proiektu handizaleago bat planteatzea erabaki zuen, irabazi-asmorik gabeko kultura elkarte modura identitate bat izango zuena, eta horrela, 2015eko abenduan, arestian Loraldia Festibala zena Loraldia Kultur Elkartea izatera heldu zen. 2016ko otsailaren 23an Euskadiko Elkarteen Erregistro Nagusian inskribatua izan zen, AS/B/19869/2016 Erregistro zenbakiarekin.

Sarrerak zuzenean erosteko esteka bertan izango dute, bai publiko orokorrari zuzendutako salmenta eta bai Lorazainek izango duten prezio berezian erosteko aukera.

Webgunea euskarri eramangarrietan ondo ikusteko moldatuta dago eta erabilera ahalik eta erraz eta esperientzia onena eskaintzeko diseinatu da.

Edukiei dagokionez, festibalaz gain Loraldia Elkartearen berri ematen da bertan. Alde batetik, Elkarteari buruzko informazioa eta edukiak eta bere estrategian biltzen dituen egitasmo eta helburuak.

Bestetik, Loraldia Eskola programari tarte berezia eskaintzen zaio, aurten martxan dauden ekimen ezberdinen inguruko informazioa jasotzen delarik.

Eta hirugarrenez, Elkartearentzat ere garrantzitsua den aldea, Lorazainei eskainitako espazioa ere badago: talde honek dituen abantaila eta aukeren deskribapena eta Lorazain bezala batzeko aukera zuzena eskainiz.

Azkenik, erabiltzaileek zuzenean Elkartea eta ekintzei buruzko informazioa eskuragarri izango dute berriak jasoko dituen atalari esker. Festibalak dirauen bitartean, hemen bilduko dira ekitaldi eta ikuskizunen ingurukoak.

Datozen astetan webgunea eduki eta baliabide gehiagorekin osatuko da eta Loraldia festibalak izan duen ibilbidearen testigantza digitala bilakatuko da.