Legazpi 6 Euskaltegia

Deskribapena:

Donostiako Legazpi 6 Euskaltegiaren webgunea

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Legazpi 6 euskaltegian ibilbide luzea egin behar izan dute irabazi dugun lekua izatera iristeko. Izena bera dute horren lekuko eta bitxikeria.

Aurreko mendeko 80ko hamarkan heldu zioten bide horri, hain zuzen, Donostiako Legazpi kaleko 6.ean. Erronka berria zen, baina ordurako ere egina zuten bidearen lehen zatia, eta izena zen bien arteko soka. Denborak beste hainbat lekualdatze eta aldaketa ekarri dizkie, baina beti izan direna izaten jarraitzen dute, gaur egun Antigua auzoko Guridi Maisua z./g.an eta Alde Zaharreko Kanpandegi 1ean, Donostian.

Eta, zer dira haiek funtsean? HABEk homologatutako euskaltegi bat, hizkuntzak ikasteko gaur egun dauden baliabide guztiak zure esku jartzeko moduan, tradizionalak eta berriak. Ez handiena, baina, bai, saiatua; haiengana etortzen denak bere maila, helburua, jatorria, ikasteko ohiturak edozein direlarik ere, laguntza pertsonalizatua aurkituko du, talde profesional baten gidaritzapean, bere xedeak ahalik eta laster eta erosoen lortzeko.