Lanku

Deskribapena:

Bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako kultur enpresa.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Bertsozale Elkarteak, 2003an sortu zuen Lanku eta bere helburu nagusienetako bat herri mugimenduaren antolakuntza errespetatuz, bertsolaritza indartzea da. Bertsoa oinarritzat hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen dituen enpresa da Lanku.

Kultur enpresa izaki, une oro, bertsolaritza sustatzen laguntzeaz gain, pixkanaka kultur esparruan zabaltzen joan eta bide horri jarraipena ematea da Lankuren helburua. Izan ere, 2.003an sortu zenetik egindako ibilbideak emandako eskarmentuan oinarritzen du bere lana, bezeroarekiko gertutasunean, seriotasunean, kalitatean eta profesionaltasunean.