Jentilen Etorrera

Deskribapena:

Mitologi kondairak

Informazio gehiago:

Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritzen da ospakizun eta ikuskizun berezi hau.     

Herriaren sinesmen, kontu zahar eta leiendak daude oinarrian: MITOAK. Mitologia oso barruan bai dauka jendeak Ataunen. Inguruaren interpretazioa: erabat sinetsita batzuetan eta jendearen entretenigarri beste batzuetan. Hau izan zen antolatzaileontzat, honelako ekimen bati heltzeko sustrai edo arrazoi nagusia.

Txikitatik entzun, sinestarazi eta amestutako kontu zaharrak. Gure aitona-amonak eta gurasoek azaltzen ziguten istorio eta ipuin harrigarriak gaur egun kasi apenas ezagutzen dira. Mundu magiko hura desagertzear dago eta guk eutsi egin nahi diogu edo ta gutxienez behintzat ezagutarazi gure ondorengoei.           

Horrela, herriko seme kuttun eta euskal etnologo ospetsuena izan zen JOXEMIEL BARANDIARANek batez ere bildu eta jaso zizkigun hainbat istorio, kontakizun, esaunda eta leku mitologiko, urtez urte azaltzen eta jendeari iristen ahalegintzen gara. Helduak, gustura egoten dira aspaldiko garaira itzultzen direlako eta haurrak liluraturik mundu berri bat sortzen zaielako.