Jarri On

Deskribapena:

Euskarazko edukiak nahieran ikusteko "telebista" da JarriON.

Informazio gehiago:

Euskarazko edukiak nahieran ikusteko "telebista" da JarriON.

Hainbat kanaletan argitaratutako bideoak mugikorrean ikusteko aukera eskaintzen du, eta Chromecast gailua (39 euroko trastoa da) badaukazu, baita telebistan ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du JarriON eta 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen sormen laborategian garatu da. Proiektu esperimentala izaten hasi zena produktu bihurtu da eta euskarazko edukiak zabaltzeko kanal moduan hasi du bere bidea. JarriON-ek bat egiten du 2deo-ren misioarekin: euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuz eta zabalkunde kanalak biderkatuz. Betiere, sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean eta herritarren partaidetza aktibatuz.

CodeSyntax-en garatu dugu JarriON, eta eskertu nahi dugu bereziki KAM enpresaren eta EITBko informatika zerbitzuen laguntza. JarriON kode libreko garapena da, GitHub-en argitaratu dugu kodea.

Edukiekin parte hartzen dute: