Goienetxe anaiak

Deskribapena:

Musika taldea

Informazio gehiago:

Goienetxe Anaiak: 2009ko irailean sortu zen. 2009ko maiatzean MR Fru eta ZKH lehenengoz bildu ziren zenbait juergatan hitzegina zuten hura praktikan jartzeko. Euskarazko rap talde bat osatzea zuten helburu eta gerora, esan bezala, irailean Dj Biguriarekin batera Goienetxe Anaiak taldea osatu zuten.
Gaur egun, Dj Biguria, Mr Fru eta ZKH Nafarroako kideok osatzen dugu Goienetxe anaiak. Euskara hutsean egiten ditugu abestiak eta euskal rapa-rekin hasi ginen, baina, gaur egun joera elektronikoagoetan murgilduta, dubstep, glitch hop, rap (elektronika kutsuakin), baita bestelako musika mota batzuekin nahasi ohi ditugu gure kantak. Horren isla da orri honetan bertan entzungai dagoen "Lekuz estu" deituriko azken lana.