Euskaldunon biltoki

Deskribapena:

KULTUR ELKARTEA

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

BILTOKI elkartea 2000. urtean sortu zen eta 2002ko ekainean Txantreako Ezkaba plazan inauguratu zuen bere egoitza.

Euskararen aldeko proiektua da. Ezeren eta inoren aurka ez doan bezala, euskaraz egin nahi duten guztien alde doana. Eskaintza kulturala, aisialdirako esparrua eta gastronomiaz gozatzeko aukera ematen duen elkartea da.

Elkarte euskalduna gara, bazkide euskaldunok osatutako elkarte bat, euskaldun guztiei irekia eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoa duena. 

Jarduera guztiek, kulturalak edo ludikoak izan, euskararen erabilera bultzatzea dute xede, euskaldunon konpaktazioa bultzatzea, euskara txertatzea eguneroko bizitzan eta nork bere gustuko jarduerak euskaraz egin ahal izatea. Elkarteak, bere helburuak betetzeko, mota hauetako jarduerak egiten ditu: kulturalak, sozialak, kirol eta gastronomia ingurukoak, hala nola bidezkotzat jotzen den bestelako edozein ekintza.