Euskal kultur Erakundea

Deskribapena:

Euskal kultur erakundeak helburu nagusitzat dauka euskal kulturaren garapena eta hedadura sostengatzea.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Euskal kultur erakundea (EKE) 1990. urtean sortua izan da, euskararen eta euskal kulturaren alde ari diren elkarteek bultzaturik eta erakunde publikoek lagundurik, hala nola Estatua, Akitaniako kontseilua, Pirinio Atlantikako kontseilua, eta euskal kulturaren aldeko Herrien Sindikata, gaur egun 146 iparraldeko herriek osatzen dutena.

Euskal kultur erakundeak lan egiten du euskal kulturaren zaintzeko, helarazteko eta hedatzeko, ber denboran sorkuntza suspertu nahi duelarik.

 

Eginbeharretan, ikusgarrigintzan, literaturan, ondarean edo entzun-ikus sailean ari diren kultura elkarteak laguntzen ditu, edo haiekilako arartekolaritza egiten. Gaur egun, 160 kultura edo artista elkarte Euskal kultur erakundearen kide dira. Euskal kultur erakundea kultura ekintzetan eragile da ere. Hala nola garatzen ditu urte anitzetako programa edo labela batzu (Kantuketan, Batekmila, Eleketa, Hogei’ta,...), bai tokiko, bai kanpoko elkarte eta erakundeekin batera.

 

Euskal kulturaren baliabide iturri bezala ezagutua da eta mugazgaindiko harremanetan leku berezia dauka, besteak beste Eusko Jaurlaritzarekin duen partaidetzari esker.