Egia eskubaloia

Deskribapena:

Eskuz esku, auzoa sortzen

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Egiak eskubaloi talde bat izateaz gain, bere inguruneaz jabetzen da, non kokatuta dagoen, eta auzoaren sistema soziologikoaren parte den heinean, auzoa berari ere bizitza ematen saiatzen da. Honela, auzoko jaietan, Porrontxoetan, eta beste ekitaldi ugarietan parte hartuz, auzoa dinamizatzen duen beste eragile bat gehiago bilakatu azken urteetan. Auzora zein inguruetara zabalduta, bertako gazteak jasotzen ditu, kirola egiteko aukera eskaintzen die; eta horrekin batera, gazte horiek auzoaren parte bilakatzen dira, bi entitateen uztartzearekin elkar elikatuz.