Durango ezagutu

Deskribapena:

Ipuinak, jolasak...

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Durango, historia eta istorioz betetako herria da; kultura eta kulturguneez jantzia eta natur eremu esanguratsuez inguratuta dago. Durangaldeko herri honetako ikasleei Anboto, Mugarra, Landako, Plateruenea... eskaintzen dutena gerturatzeko asmoaz Durangoko Udalak Durango Ezagutuz egitasmoa jarri du martxan. Egitasmo honen bitartez, ikasgelan erabiliko dituzten liburuxka eta webgunearen laguntzaz gabezia horiei erantzuna eman nahi die udalak.

Horrela ba, Durangoko Hiribildua, Durangoko Azoka, Durangoko Hizkuntzak, Jaiak eta ospakizunak, Gu ere artista, Natura Durangon, Ogibideak eta ..... unitateak aurkezten dizkizuegu; jolastu, kuxkuxeatu, sortu eta ez ahaztu ondo pasatu!