DI-DA

Deskribapena:

Agentzian markagintza eta publizitatea ditugu langai.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Agentzian markagintza eta publizitatea ditugu langai. Kanpoan, eraldaketa soziala eragiten lagundu nahi diegu bezeroei.

2000. urtetik dihardugu enpresa eta erakunde ugarirekin elkarlanean, estrategia eta sorkuntza zerbitzu profesionalak eskaintzen aldaketa soziala bilatzen duten proiektuak eraginkortasunez komunikatzeko: hizkuntza eta kultura aberastasuna, tokiko enpresa eta bidezko lan-harremanak, konfiantzazko elikadura eta ingurumenaren zaintza, andre-gizonen parekotasuna eta gazteen heziketa…

Pertsona ekintzaile, baikor eta arduratsuekin lan egitea dugu gogoko, geu ere jarrera eta jokabide horrekin lan egiten saiatzen garelako.