Denboraz

Deskribapena:

Portugaleteko denbora bankua.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

DENBORAZ Portugaleteko Denbora Bankua da, jakintza eta zerbitzuak trukatzeko espazioa da eta aldaketako unitate bakarra denbora da. Elkartrukerako sisteman oinarritzen da, hainbat lekutan martxan jarrita dagoen jakintza desberdinekiko pertsonen arteko elkartrukea da. Portugaleteko adinez nagusiei zuzenduta dago, jendearen behar puntualak dirurik onartzen ez duen sistema baten bidez estaltzeko; balio duen bakarra denbora da, pertsonen denbora baita baliorik handiena duena. Gainera, DENBORAZek hurrengoak lortu nahi ditu:

 

Hausnarketarako eta elkarrizketarako espazio bat eskaintzea; Denboraren kontzeptua birpentsatzea; bere erabilera, ekonomia sozialak proposatzen duena oinarri bezala izanik, berrantolaketa eta gizarte antolaera birpentsatzea, baita denboraren banaketa balorazio desberdina ere.

    • Eremu pribatuan korresponsabilitatea eta kontziliaraziarako politika publikoak sustatuz emakume eta gizonen arteko desberdintasunei aurre egiteko beharra aldarrikatzea.
    • Gizarte justizia eta bizitzaren iraunkortasunaren aurrean, garapena eta ekosistemaren suntsipena sustatzen duen indarrean dagoen eredu ekonomikoari alternatibak bilatzea.

 

  • Auzotarren arteko sareak eta elkartasuna indartu, pertsonen arteko bizikidetza sustatzeko aniztasuna (kulturala, sexuala, belaunaldiena, etnikoa, etab.) errespetatuaz.