Danbolintxulo

Deskribapena:

Haurrak etxean bezala, goxo-goxo zaintzeaz gain, heziketak leku berezia du gurean.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Etxarri Aranazko DANBOLINTXULO GURASO ELKARTEA 2005ean sortu zen herrian 0-3 urteko zikloaren gabezia zegoelako.
Hauexek dira elkartearen helburuak:

  • Hiru urte baino gutxiago duten haurrentzako jarduera ludikoak antolatzea.
  • Haurren euskal kultura eta hizkuntzarekin lehenengo harremana bultzatzea.
  • Herrian bizi diren kultur desberdineko haurren arteko topalekua sortzea.
Funtzionamendua
  • Elkarteak funtzionatzen hasi zenetik ikasturtez ikasturte 0-2 urte bitarteko umeak elkartu dira.
  • Kurtsoa irailetik uztailera egiten da eta umeak goizetan sei orduz egoten dira (8:45-13:45). Tarte honetan bi hezitzailerekin hainbat jarduera ludiko-hezitzaileak burutzen dituzte.
  • Gurasook modu asanblearioan zerbitzua kudeatzen dugu eta familia guztien artean hiru pertsonetako batzorde bat aukeratzen da zerbitzuaren kudeaketarako.
  • Familia guztiek hileko kuotak ordaintzen ditugu eta egoitzaren mantenuan eta hainbat jardueretan laguntzen dugu.
  • Egoitza Etxarri Aranazko udalak utzitako lokala da. Bera arduratzen da lokalaren mantenu nagusiaz eta horniduraz. Honez gain dirulaguntza bat ematen du jarduera ahalbidetzeko.
  • Familiek hartzen dute bere gain kostu ekonomiko nagusia: soldatak, asegurua, materiala… eta auzolanen bidez egoitzaren ez ohiko hobekuntzak eta garbiketak. Hau guztia udalarekin sinatutako akordio batean biltzen da.