Bozak elkartea

Deskribapena:

BOZAK komunikazioaren aldeko elkarte feminista bat da.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Egitasmo feministak aurrera eramateko asmo irmoarekin sortu zen BOZAK. Publiko feministarekin lan egiteko asmoz, bereziki emazteei zuzenduriko jarduerak garatzen ditu oraingoz.
Hendaian eta Irunen kokatuak dauden Antxeta Irratia eta Pausumedia elkarteen gogoetatik abiaturiko proiektu bat da. Komunikazioaren munduan eta bereziki irrati komunitarioak eraldaketarako tresna gisa ulerturik, emakumeen ahotsa entzuna izan dadin lan egiten dugu. Isilarazia dagoenaren mezua ahalik eta gehien zabalduz uhin eta sarearen bidez. Izan daiteke emakume gazteen ahotsa, emakume etorkinen ahotsa, adineko emakumeen ahotsa... Hots, emakume ororen ahotsa.

Emakume gaztez osaturiko elkartea da BOZAK, parekidetasunaren aldeko ekintzak garatzeko gosez hasi zena eta berdin segitzen duena. Bide luzea dago egiteko, eta ahal dugun heinean, lanean dihardugu. Ahalik eta elkarlan handienarekin, sareko lanean sinesten baitugu.

Irratia erabiltzen dugu lanerako tresna gisa. Irrati komunitarioa zehatzago esanez. Eraldaketarako eta aldarrikapenetarako tresna eraginkorra dela uste baitugu, eta hitza bera, hitz egiteko eskubidea, zein entzuna izateko eskubidea pertsona ororena dela sinisten dugulako.