Bidegintza

Deskribapena:

BIDEGINTZAk 5. barrutiko herritarren garapen pertsonal eta komunitarioa sustatzen du

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

BIDEGINTZAk 5. barrutiko herritarren garapen pertsonal eta komunitarioa sustatzen du, baita bere jarduna barne hartzen duten Bilboko beste auzo batzuetako herritarrena ere; betiere, kontzientzia hartzean, parte-hartzean eta norbanakoaren zein komunitatearen protagonismoan oinarritutako lan komunitarioaren ikuspegia ardatz hartuta.

Horretarako:

  • Laguntza, orientazio eta aholkularitza arloko baliabide hezitzaileak eskaintzen dizkie familiei.
  • Gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden adin txikikoen gutxieneko beharrizanak aseko direla bermatzeko lan egiten du.
  • Gizarte bazterkeria egoeran dauden adin txikikoen eta gazteen garapen integralean laguntzen du, haiekin eta haien familiekin antolatzen diren taldeko eta banakako prozesuen bitartez.
  • Gizarte babesgabetasun egoeran dauden kolektiboentzako guneak eta arreta esanguratsua eskaintzen ditu.

BIDEGINTZAK, bere helburuak erdiestera bidean, adin txikiko zein gazteentzako eta horien familientzako arreta, babes integral eta gizarte zein hezkuntza arloko esku-hartze zerbitzuak eskaintzen ditu.

Garapen Komunitarioko ereduan oinarrituta eskaintzen ditu zerbitzuak, arreta pertsonal eta hurbiletik, haien protagonismo eta parte-hartzea bilatuz eta heziketa-lan global eta integrala garatuz, betiere profesionaltasunez, kudeaketa gardenarekin eta pertsonetan oinarrituta. Hala, Bidegintzaren esku-hartze ereduarekin koherente, garrantzia handia dauka talde-lanak, proiektuan parte hartzeak, Gizarte Sareko beste eragile batzuekin lankidetzan aritzeak eta etengabe hobetu zein berritzeak.