Basherri sarea

Deskribapena:

Gipuzkoako kontsumo talde eta kooperatibak

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Baserritarrak ekoizten dituzten produktuak merkaturatzeko eredu alternatibo bat dira Basherri taldeak, sistema honen bidez salmenta zuzena lehenesten da, bitartekaririk gabekoa.

Hileko kuota baten truke, baserritarrak astero bere produktuekin osatutako saski bat banatzen die taldeko kideei, adostutako leku, egun eta orduan.

Baserrian ekoizten diren produktuei beste irtenbide bat emateko. Taldeak urtean zehar otar kopuru finko bat ziurtatzen digu baserritarroi eta taldearekin adostutako hileko kuotak diru-sarrera egonkor bat bermatzen digu.

Baserritarrok landaketaren planifikazioa egin ahal izaten dugu, taldean parte hartzen duten familien araberakoa. Beraz, ez dugu soberakinik ekoizpenean.

Honako ezaugarri betetzen dituen nekazaritza ereduaren alde egiten dugu: baserri txiki eta dibertsifikatua, ekologikoa, estentsiboa, OMG gabea, autogestionatua, ekoizpenaren zikloa baserrian bertan ixten saiatzen gara, lan baldintza duinak eskaintzen dizkigu eta bertako merkatura zuzenduak gaude.