Autauniker kultur elkartea

Deskribapena:

Kultur elkarte bat da Ataungo herria ikertzeko

Informazio gehiago:

ATAUNIKER Kultur Elkartea sortu dugunon asmoa, Ataungo herrian ikerketan ari garenok eta aritu nahi dutenak elkartzea eta elkarren laguntzaz jardutea da, estatutuek dioten bezala, inongo diru-irabazi asmorik gabe. Hala ere, ATAUNIKER Kultur Elkartea saiatuko da, hainbat erakundek eskaintzen dituzten diru-laguntzak lortzen bai lanerako eta batik bat argitalpenerako, eta lortzen ez bada, gure betiko lan-izpirituarekin jarraituko dugu ikerketan, ahal dugun neurrian, bakoitzaren borondate eta betaren arabera.
Lanerako, ordea, gure asmoekin bat datozen lankide gehiago behar ditugu eta horretan ere, saiatu beharko dugu guztiok.
Gure ikerketa Ataungo Herriaren Ondare eta Memoria Historikoa berreskuratzean datzanez, geure ahalegina egiteko prest gaude, herri-izaerak, hau da, ataundartasunak aurrerantz ere oinarri sendoak izan ditzan.