Artzain Eguna

Deskribapena:

Urtero Legazpin ospatzen den Gipuzkoako artzain egunaren inguruko informazioa

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Aukera paregabea artzaintza gustuko dugun guztiok bertan elkartuz, antzinatik datorren ogibidea plazaratu eta gainontzekoekin partekatzeko. Aipatzekoa da, tradizioari jarraituz, artzaintza bizirik mantentzeko eta inguruak zaintzeko gaur egun oraindik artzainek burutzen duten lana eta lanbide hau hasteko ilusioz dauden gazteen ausardia eta gogoa.

Izan ere, zailtasunak zailtasun, ardiekiko maitasuna sentitzen duenarentzat ez dago artzaintzatik bizitzea baino gauza ederragorik, lanbide soiletik haratago bizitzeko modu bat baita, barru barrutik sentitzen den zerbait.