Aranzadi | Zientzia Elkartea

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Aranzadi | Zientzia Elkartea 

Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.700 bazkide ditu eta, horietatik, 150 inguru beren zereginak erakunde honen arloan garatzen dituzten diziplina zientifiko desberdinetako ikertzaileak dira.

Ikertzaileak Natur eta Giza Zientzien arloko unibertsitario tituludunak dira, eta eragin handieneko diziplinak Biologia, Historia, Arkeologia, Medikuntza, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia dira.

Helburuak

Sorburutik, Elkarteak hainbat jarduera egin ditu eta hainbeste, non Biodibertsitate eta Antropologia zein Historia arloko garrantzi handieneko erakundea bilakatu den.

Egun, Azterketa eta Ikerketa Zentro eratu da eta, bertan, haien lanak plan eta proiektu espezifikoen arabera egiten dituzten askotariko espezialistek dihardute.

Azterketa orokorrak zein ikerketa hutsa egiten dugu eta, aldi berean, Zientzia horiek hobeto ezagutzeko dibulgazio-lan zabala ere. Halaber, natur ingurunea eta Ondare Arkeologikoa eta Etnografikoa hobeto kontserbatzeko informazio-lana egiten dugu beste instituzio batzuekin batera.