Akerbeltz

Deskribapena:

Akerbeltz musika taldearen webgunea.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Akerbeltz, talde gazte eta dinamikoa da, zuzen ikaragarria eta soinu sendoa eskaintzen dituena. Ikuskizunak, lau ordu irauten ditu ordu erdiko atsedenarekin eta errepertorioa, aro berriko euskal musikaren abesti garrantzitsuenek osatzen dute. Estilo desberdinak aurki ditzakegu: ska, punk, rock, eta euskal folklorea. Errepertorioa, publiko gazteari zuzendurik dago, hala ere, dantzatzeko musika ere aurki dezakegu ohiturak galdu ez daitezen eta zuzenean, edonork goza dezan.

Taldearen ezaugarri berezienetariko bat, abeslari zoragarriaz aparte, bai taula gainean eta bai kanpoan jartzen duen ilusioa eta aldi berean, inguruan duen edonor, ikuskizunaren parte sentiaraztea da. Akerbeltz taldearentzat garrantzitsuena, kontzertu bakoitzean entzulearengan (ZUGAN) jarritako dedikazio eta ilusioa transmititzen jarraitzea da, EUSKAL HERRIKO edozein herritan.