Aikur

Deskribapena:

Urretxun kokaturiko erlezaintza gunea

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Aikur erlezaintza guneak 1995ean ireki zituen ateak, eta erleekin lan egiteaz eta erlauntzako produktuak komertzializatzeaz gain, erleen bizitzaren dibulgazioa ere egiten du.

Lenbur Fundazioaren laguntzari esker, Euskal Herriko erle museo inportanteena ere bada Aikur, 2007az geroztik. Erleen bizitza nolakoa den, erlauntzako produktuak zeintzuk diren eta erleek ekosisteman zein garrantzia duten azalduko dizute. Tradizioa eta modernitatea uztartzen dituzte 280 metro koadroko gunean. alde batetik, erlauntzei eta aspaldiko lanabasei egin diete tokia, eta, beste aldetik, argi-panelei eta pantaila ukigarriei, esaterako. Museoan ibilia egin ondoren, erlezaintzaz jakin beharreko guztia jakingo duzu.