Virtaal

Deskribapena:

Itzultzailea.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Virtaal (afrikaans-eko hitz-joko bat da, "hizkuntzarentzat" esanahiarekin) itzulpenak kudeatzeko tresna sinple eta erabilerraza da, itzultzaileen produktibitateari begira garatua. Translate Toolkit-aren gainean dago garatua, Python-en beraz, eta plataforma-anitza da (OS X, Windows, GNU/Linux).

Bere ezaugarrien artean nabarmentzekoak:

  • Fitxategi formatuak: PO, MO, XLIFF, TMX, TBX, TS eta beste batzuk ere onartzen ditu
  • Itzulpen-unitateak iragazteko aukerak: osatu gabeko itzulpenak, sarrera guztiak, bilaketa (adierazpen erregularrekin, bilatu eta ordeztu, ...)
  • Kalitate-egiaztapenak, lokalizazioetan burutu daitezkeen ohiko erroreak itzuli ahala detektatzeko.
  • Unitateen arteko nabigazio azkarra teklatu bidez (Ktrl + gezia gora, Ktrl + gezia behera)
  • Fitxategiak txantiloi berrietara (POT) eguneratzeko bide zuzena
  • Jatorrizko testua helburu-hizkuntzara kopiatzean (Alt + gezia behera) puntuazio-arauak kontuan hartzen dira
  • Aurreko itzulpenak berrerabiltzeko aukera. Iturburuak hainbat izan daitezke: itzulpen-memorien zerbitzari bat, Open-tran.eu, itzulpen automatikoko zerbitzuak (Apertium, Opentrad, ...)
  • Hitzak automatikoki osatzea (OpenOffice.org-en eran)
  • Ortografia-egiaztatzailea
  • XML etiketak nabarmentzen ditu