Transmission

Deskribapena:

Transmission Torrent sareetan fitxategiak trukatzeko balio duen bezero arin bat da.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Transmission Torrent sareetan fitxategiak trukatzeko balio duen bezero arin bat da. Ubuntu, Mandriva eta Fedora bezalako banaketetan P2P bezero lehenetsia da, baina ez soilik GNU/Linuxen, Mac sistemetan ere instala daiteke. GTK+ eta Qt bertsioak ditu.

Aplikazio hau borondatez lan egiten duten lagunek garatzen dute, eta bere atzean ez dago enpresarik beste P2P sareetan gertatzen den bezala.

Transmission aplikazio arina da, baina sendoa eta ezaugarri askokoa aldi berean. Bere ezaugarriak: zifratzea, web bidezko interfazea (ere bai), pareen elkartrukea, magnet estekak, DHT, UPnP eta NAT-PMP bidezko ataka-birbidalketa, web bidezko aletzea, aztarnarien edizioa, torrent bakoitzerako aletze-mugak, etab.

Lokalizazioa

Transmission Launchpad-en garatu eta itzultzen da. Normalean zure banaketak euskarazko bertsioa automatikoki instalatuko du. Bertsio berriago bat instalatu baduzu eta osorik euskaraz erabili nahi baduzu, deskargatu MO fitxategia Launchpad-etik eta kopiatu zure sistemaren /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES karpetan, transmission-gtk.mo izenarekin.