Simple Scan

Deskribapena:

Simple Scan aplikazioa eskanerrak manejatzeko aplikazio txikia da.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Simple Scan aplikazioa eskanerrak manejatzeko aplikazio txikia da. Canonical-ek garatutako aplikazioa da, eta Ubunturen 10.04 bertsiotik aurrera XSane ordeztera etorri da. Fedora 13n ere huraxe da eskaneatzeko aplikazio lehenetsia. XSane-k zein Simple Scan-ek SANE APIa erabiltzen dute atzetik, beraz eskaner bat batekin bateragarria bada, bestearekin ere funtzionatuko du. XSane-k interfaze osatuagoa baina konplexuagoa du, baina badirudi bere garapena nahiko motelduta dabilela. Simple Scan, izenak dioen bezala, tresna sinplea da, baina bere lana betetzen du.