Rocbox MP3 erreproduzitzaileentzako kode irekiko firmware alternatibo bat da. Besteen artean Apple iPod, Archos Jukebox, iRiver H10, Philips GoGear, Toshiba Gigabeat eta Olympus m:robe irakurgailuetan instala daiteke.
Ezaugarrietako batzuk:
Horietaz gainera, plugin edo gehigarri ugari ditu: pictureflow (itunesen coverflow), testu editorea, kalkulagailua, *lrc motako letra fitxategiak soinuarekin sinkronizatzeko aukera, egutegia, metronomoa, erresistentzia kolore kalkulagailua, eta abar. Baita jokoak ere: doom, xakea, bakartia, sudokua, jackpot eta beste hainbat.