OmegaT

Deskribapena:

Itzulpenak egiteko sistema da.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

OmegaT Ordenagailuz Lagundutako Itzulpenak egiteko sistema da. Plataforma anitza da, kode irekikoa, parekatze lausoz, itzulpen-memoriaz, hitz gakoen bilaketaz eta glosarioz hornitutakoa, eta egindako itzulpenak proiektu eguneratuetan aprobetxatzea ahalbidetzen duena.

OmegaT-rekin hainbat formatutako fitxategiak zuzenean itzul daitezke: HTML, LibreOffice, DocBook, PO, etab.

Itzulpenean zehar, itzulgai den testuaren itzulpen-memoria bat gordetzen du, eta aurretik egindako beste itzulpen batzuen memoriak erabili ditzake erreferentzia gisa. Itzulpen-memoriak oso erabilgarriak izan daitezke itzuli beharreko testuak antzeko atalak dituzten errepikapen asko baldin baditu.