OBS studio

Deskribapena:

Bideo eta audio grabazioak eta zuzeneko transmisioak (streaming) egiteko kode irekiko aplikazioa da

Informazio gehiago:

OBS Studio (Open Broadcaster Software) bideo eta audio grabazioak eta zuzeneko transmisioak (streaming) egiteko kode irekiko aplikazioa da. Besteak beste sarrera hauek onartzen ditu: pantailaren bideo-kaptura, webcam, bideo-kamera, multimedia fitxategia, irudia, testua, mikrofono, jack eta audio irteera. Aplikazio interesgarria besteak beste bideo-tutorialak grabatzeko edo aurkezpenen transmisioak egiteko.