Mailman

Deskribapena:

Mailman posta-zerrenden kudeatzaile librea da. Webarekin integratuta dago, posta-kontuak kudeatzea eta zerrendak administratzea erraztuz.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Azalpena

Mailman posta-zerrenden kudeatzaile librea da. Webarekin integratuta dago, posta-kontuak kudeatzea eta zerrendak administratzea erraztuz. Bere ezaugarri nagusien artean mezuen artxibatzea, erreboteen prozesatze automatikoa, edukien iragazkiak, mezu-bildumen bidaltzea eta spamaren aurkako iragazkiak aipa daitezke.

Posta elektroniko bidezko eztabaida-zerrendak kudeatzen laguntzeko tresna da Mailman, Majordomo edo Smartlist-en antzekoa. Baina ezagunagoak diren beste batzuk ez bezala, Mailmanek web orriak sortzen ditu zerrenda bakoitzarentzako eta partaideek web bidez harpidetzea, ezabatzea ... baimentzen du. Zerrendaren administrazio-lan guztiak ere web bidez egin daitezke. Mailmanek erabiltzaileek behar dituzten gehigarri gehienak ditu bateratuak: fitxategien gordailua, posta/berri-taldeen arteko zubiak, zabor-postarako iragazkia, posta elektroniko bidezko komandoak, zuzeneko SMTP bidalketa, domeinu birtualak erabil ditzake eta gehiago.

Mailman *nix sistema gehienetan erabil daiteke, web zerbitzari eta kudeatzaile gehienekin eta SMTP zerbitzari gehienekin ere bai. Mailmanek Python 1.5 bertsioa edo berriagoa behar du. Fitxategi gutxi batzuk C lengoaian daude idatzirik segurtasun arrazoiengatik.

Lokalizazioa

Proiektu hau euskaratzearen beharra Librezale sortu bezain laster ikusi zen, gure harremanetarako erabiltzen genuen lanabesa ezin baitzen euskara ez den beste hizkuntza batean egon. Behin Mailman itzultzen hasita geundela, UEU ere Mailman euskaratzen ari zela jakin genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean. Beraz, euskarazko proiektua aurretik zeuden bi proiekturen batuketatik sortu zen, alde batetik Udako Euskal Unibertsitateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin eginikoa eta bestetik Librezalek eginikoa.

Gaur egun Librezale arduratzen da Mailmanen bertsio berriak euskaraz egoteaz. Momentu honetan Mailman 3.0 ari dira garatzen. Bertsio berri honetarako, garapena Sourceforge-tik Launchpad-era eraman dute, eta lokalizazioa bideratzeko sistema ere hara eramateko asmoa dute. Urrats hau egiten duten bitartean Librezaletik ez dugu itzulpena eguneratuko.