gPodder

Deskribapena:

gPodder audio eta bideo edukiak (podcast-ak) deskargatu eta kudeatzeko aplikazio plataforma-anitza da.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

gPodder audio eta bideo edukiak (podcast-ak) deskargatu eta kudeatzeko aplikazio plataforma-anitza da. GNU/Linux (Ubuntu, Debian, Gentoo, Fedora, OpenSuse, Arch Linux, Zenwalk), FreeBSD, Windows, MacOSX eta Nokia mugikorretan (N800, N810, N900, N950, N9) instalatu daiteke.

Ezaugarrietako batzuk:

RSS, Atom, YouTube, Soundcloud, Vimeo eta XSPF jarioak onartzen ditu

Eduki berriak aurkitzea errazten du bere Podcast direktorioarekin: https://gpodder.net/directory/

Gailuen arteko sinkronizazioa

Erraz pertsonaliza daiteke - pluginak onartzen ditu

GNU GPLv3 lizentziarekin banatzen da.

 

3.0.4 bertsiotik aurrera euskaraz erabil daiteke eta osorik euskaratuta dago. 2.x bertsioa ere guztiz euskaratuta dago baina momentuz itzulpena ez da aplikazioarekin batera banatzen. gPodder-en lokalizazioa Transifex plataforman burutzen da.