Debian

Informazio gehiago:

Debian GNU/Linux oso-osorik software librez osatutako GNU/Linux banaketa da. GNU/Linux banaketen artean zaharrenetakoa da, 1993an sortu baitzen. Ubuntu banaketa ezagunaren oinarria da Debian.

Banaketa honen ezaugarri nagusienetako bat egonkortasuna da, horregatik zerbitzarietan erabiltzen da batez ere. Gainera, hamaika konputagailu arkitekturarako eskura daitekeenez, ia edonon instala daiteke sistema hau.