Internet nabigatzailetarako Lehen hitza plugina

Deskribapena:

Interneten nabigatzean, eman lehen hitza euskaraz, eta lehenetsi euskarazko edukia beste hizkuntza batzuen aurretik.

Informazio gehiago:

Zuk jakin ez arren, zure ordenagailuko nabigatzaileak lehenetsitako lehenengo hizkuntza erdarazkoren bat izan daiteke. Hala da euskaldunen gehiengoaren artean (%80-90etik gora). Zer egin dezakezu hori aldatzeko? Interneten lehenengo hitza euskaraz emateko, eta Interneteko edukien artean euskarazkoa lehenesteko?

Horretarako, zure nabigatzailearen ezarpenetara joan beharko duzu eta hantxe aukeratu "euskara", lehenetsitako nabigazio-hizkuntzen artean. Edo askoz errazagoa: instalatu "Lehen hitza euskaraz" plugina (oraingoz Firefox eta Chrome; laster Opera eta Edge). Oso erraza da; doan eta minutu batean!