Euskalbar

Deskribapena:

Euskalbarrek hitzak itzultzen laguntzen du euskaratik hainbat hizkuntzara eta hainbat hizkuntzatik euskarara, Firefoxen instalatzen den tresna-barra bati esker.

Informazio gehiago:

Euskalbarrek hitzak itzultzen laguntzen du euskaratik hainbat hizkuntzara (ingelesera, frantsesera, alemanera, gaztelaniara, latinera, okzitanierara, swahilira, hindira, arabierara, txinerara eta japonierara) eta alderantziz. Firefoxen azaltzen den barra berri bati esker, bilaketak modu errazean egiten dira euskarazko hainbat hiztegi eta baliabidetan. Barra moduan ez ezik, aukeratutako testu baten gainean egin daitezke bilaketak, eskuin-klika erabiliz horretarako. Bilaketa arruntez gain, bilaketa konbinatuak ere egiten ditu Euskalbarrek, hainbat hiztegien arteko bilaketak orrialde bakarrean erakutsiz.