TxikiSuper

Deskribapena:

Ikasi euskara jolasten.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

TxikiSuper euskaraz egindako jolas sinbolikoa da, eta, nagusiki, 6-10 urte bitarteko umeei bideratuta dago. Euskarazko hiztegia eta matematika ikasiko dute berari esker, baita irakurmena landu ere. TxikiSuper supermerkatua gai nagusitzat duten bi jolas dira: 1. Erosketen zerrenda bat abiapuntu, produktuak supermerkatuan jaso beharko dituzte. 6 salmenta-posturi lotutako 54 produktu ikasiko dituzte euskaraz: - Barazkiak: berakatza, kuia, orburua, tipula... - Frutak eta lekaleak: sagarra, gereziak, dilistak, indabak... - Esnekiak eta zerealak: esnea, gurina, gazta, ogia, arroza... - Arrautzak eta haragia: arrautzak, oilasko-hegaltxoak, txahal-xerra... - Arraina eta itsaskia: txipiroia, olagarroa, otarrainxka, legatz-solomoa... - Garbiketa eta higienea: orrazia, belakia, xaboia, espartzua, pala... 2. Zerrenda osatuta dutenean, erosketaren prezioa emango zaie, eta zenbateko zehatz hori txanponetan ordaindu beharko dute. Kontuak atera beharko dituzte, eta euro bateko nahiz 50, 10 eta 5 zentimoko txanponak erabiltzera ohituko dira. Jolastea oso mesedegarria da; izan ere, arreta, memoria, kalkulua, hizkuntza eta sormena garatzen laguntzen du. Horrez gain, helduak antzeratuz eta erabakiak hartuz, umeek ingurunea ulertzen dute, baita adimen emozionala garatu ere. Egokia da 6 urtetik aurrerako umeentzat, txanponak ezagutu behar baitituzte. Ez da beharrezkoa irakurtzen jakitea. Ikasi euskara jolastuz! Ibili supermerkatuan zure gurasoak bezala! Ikasi supermerkatuko 54 produktu euskaraz! Adi egon, gogoratu zerrenda eta ordaindu prezio zehatza txanponetan! 3 izarrak irabaziko ote dituzu?