Telegram aplikazioa euskaraz

Deskribapena:

Telegram mezularitza aplikazio bat da, zerbitzariak pribatuak dira baina APIa irekia da eta bezeroak libreak dira.

Informazio gehiago:

Telegram mezularitza aplikazio bat da, zerbitzariak pribatuak dira baina APIa irekia da eta bezeroak libreak dira.

Android, iOS, Windows Phone, MacOS, Windows eta Linux sistema eragileetarako bezero ofizialak daude, eta baita web bidezko bezero ofizial bat.

Telegramek ez du Euskara aldez aurretik instalatuta datozen hizkuntzen artean sartu. Librezalek euskaratu egin du aplikazioa eta horri esker hizkuntza aldaketa egin daiteke.

Horretarako Telegram-en @euskaltelegram kanala sortu dute aplikazioan eta hor daude aldaketak egiteko baliabideak, bai Android eta bai iOS sistema eragiletan.

Zelan doitu Telegram euskaraz izateko?

  • Sartu Librezaleren @euskaltelegram kanalean Telegramen.
  • Bertan Android eta iOS sistema eragiletarako fitxategi bana aurkituko dituzu.
  • Sakatu dagokion fitxategiaren eskuman dauden hiru puntuak. Zabaldutako menuan aukeratu “Aplikatu itzulpen fitxategia”, jarraian hautatu euskara eta kitto.