ServiRace

Deskribapena:

Lasterketa askotako informazioa jasotzen duen APP-a.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Lasterketa baten parte hartzeko zalantzan zaude? Lasterketa zehatz bati buruzko iritziak jakin nahi dituzu? Lasterketa bati buruzko iritzia eman nahiko zenuke besteei laguntzeko asmoz? Lasterketa batera heltzeko arazoak eduki dituzu noizbait kokapena ez zenuelako ezagutzen?

Hauetako galdera bati BAI erantzun badiozu beharrezkoa duzun aplikazioa da ServiRace. Lasterketa askotako informazioa jasotzen du (etengabeko eguneratzen dihardugu), xehetasun teknikoekin (lasterketa mota, distantzia, malda,…) eta informazioa orokorra (noiz ospatuko den edo ospatu izan den urte horren barruan, honen kokapena, eguraldi iragarpena, egutegian gordetzeko aukera eta nola heldu ahal izango dugun Google Maps-aren bitartez gure gailuetan instalaturik daukagula).

Honetaz gain, inguruan dauden zerbitzuak (tabernak, jatetxeak, garraio desberdinen aukerak,…) eta lasterketa horri buruzko erabiltzaileen iritziak kontsultatu dezakezu besteek lasterketa bati buruz pentsatzen dutena jakin ahal izateko.

Aplikazioaren puntu garrantzitsuena erabiltzaileen iritzietan eta lasterketa inguruan dauden zerbitzuak (tabernak, hotelak,…) dira non zerbitzuak gertuenetik urrunago dagoenera sailkatuko da kategoria desberdinetan (era lehenetsian denak daude sailkatuta) filtratu ahal izango ditugularik mota askotako zerbitzuekin. Zerbitzuak ditugularik hauen xehetasunak kontsultatu ahal ditugu (kokapena, bere informazio webgunea eta telefonoa).

Mundu mailan aurkitu ahal diren lasterketak gordetzen dira baina gehienbat Euskal Herri eta inguruan daudenak.

Lasterketen informazioa jasotzeko iturri nagusia “Lasterketak.eus” da eta zerbitzuen inguruan “Google Places API” zerbitzua erabili da.

Aplikazioan agertzen ez diren lasterketei buruzko informazioa gehitu ahal duzu, lasterketarekin erlazioa duen informazioa betez honako formularioan edo aplikaziotik menu nagusiko "Lasterketa proposatu" aukeratik. Formularioa bete ondoren, aplikazioan egongo da prest 24-48 ordutan, bere zerbitzu eta xehetasun guztiekin: https://docs.google.com/forms/d/1g6okx0F0rLf0q0JDy-ZBgLNK0jHqF2boLkWwYj6-4_M/viewform

700 lasterketa eta 76.000 zerbitzu ditu. Epe motzera lasterketa eta erlazionatutako zerbitzuak joango dira gehitzen.