Pupu eta Lore euskaraz jolasten!

Deskribapena:

Ume txikiak dauzkaten familiei zuzendutako aplikazioa da, haurrek tablet eta horrelako gailuekin izango dituzten lehenengo esperientziak euskaraz izateko baliabideak eskaintzea, eduki didaktiko eta dibertigarriz landuta.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Uxue Alberdik eta Julen Tokerok IRRIA aldizkarian argitaratutako "Gora ala behera" (Pupu eta Lore) ipuin animatua ikusteko aukera izateaz gain, haurrak irudi ezberdinetan eragiteko aukera izango du. Gainera, puzzleak egiteko eta marrazkiak margotzeko aukera ere eskura izango du.


Pupu eta Loreren aplikazio hau Azkue Fundazioa eta Irrien Lagunen artean garatutako egitasmoa da. Aplikazio hau erostean, etorkizuneko aplikazio berriak egiteko laguntza ematen ari zaretela esan nahi dizuegu eta, ziur gaude, laster berriak etorriko direla. Ondo pasa!