Parke APP

Deskribapena:

Nabigatu Euskadiko Teknologia Parkeetan modu erraz eta intuitiboan.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Nabigatu Euskadiko Teknologia Parkeetan modu erraz eta intuitiboan. Erraz aurkitu ahalko duzu informazioa, baita Parkean dauden enpresa, eraikin eta zerbitzuak ere. Push-jakinarazpen-zerbitzua du aplikazioak, Euskadiko Teknologia Parkeen erakunde kudeatzailearen eta ParkeApp erabiltzen duten profesionalen edo pertsonen artean komunikazioa errazteko. Erabiltzaileen arteko hizkuntza-elkartrukea errazteko tresna ere badu aplikazioak. ParkeApp ezinbesteko tresna da enpresetako langileentzat eta Parkera bisitan datozenentzat. Deskarga ezazu telefonoan, Google Play edo App Store erabilita.



ParkeApp aplikazioaren abantailak



    • Denbora errealeko informazioa: Albiste-zerbitzua, push-jakinarazpenak, abisuak, hurrengo gertaerei buruzko informazioa…

 

    • Networking zerbitzua: Speak & Ikasi eginbideari esker, hizkuntzak elkartruka ditzakezu Parkeko beste pertsonekin eta, aldi berean, elkarren arteko sareak ezar ditzakezue.

 

    • Kokapena: Eraikin eta enpresen geokokapena. Horietako bakoitzari buruzko informazioa. Sektoreen araberako iragazketa.

 

    • Nola heldu: Mugikortasunari buruzko informazioa: garraiobideak, iristeko modua, aparkalekuak…

 

    • Zerbitzuak: Ezagutu Parkeak eskaintzen dizun guztia. Aurkitu eta erabili gure zerbitzuak, Parkean duzun esperientzia hobea izan dadin.



ParkeApp aplikazioaren ezaugarriak



    • iOS eta Android sistema eragilea duten tableta eta mugikorretarako

 

    • Euskadiko 3 teknologia-parkeak aplikazio bakarrean

 

    • Erabiltzeko oso erraza da

 

    • Enpresen eta eraikinen datu-basea, horiek errazago aurkitzeko, non dauden jakiteko, sektoreen arabera iragazteko…

 

    • Parke bakoitzak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa, ahalik eta etekin handiena atera diezaiezun

 

    • Denbora errealeko albisteak eta abisuak: push-jakinarazpenak mugikorrean

 

    • Oso erabilgarriak bai Parkeko enpresentzat eta bai bisitarientzat

 

    • Antolatu Parkerako bisita: nola heldu, non dagoen zure helmuga, garraiobideak, zerbitzuak…