Mitzuli

Deskribapena:

Itzulpenak egiteko aplikazioa.

Informazio gehiago:

Mugikorra itzultzaile bihurtzeko doako aplikazioa sortu du Mikel Artetxe EHUko IXA Taldeko ikertzaile zarauztarrak, Elhuyarren laguntza eta babesarekin. 50 itzulpen-noranzkotan baino gehiagotan itzultzen duen software librea. Testu idatzia, audioa eta irudiak itzultzen ditu.

 

Androiderako itzultzaile automatiko bat da Mitzuli, eta 50 itzulpen-noranzko baino gehiago eskaintzen ditu; haien artean, protagonismo berezia dute baliabide urriko hizkuntzek, izaera komertzialeko produktuek albo batera utzi ohi dituztenek. Horren erakusgarri, tartean dira Iberiar penintsulako hizkuntza gehienak: portugesa, gaztelania, katalana, galiziera, asturiera, aragoiera, okzitaniera eta, nola ez, euskara. Testu bidezko itzulpena ez ezik, Mitzulik ahots bidezko sarrera/irteera ere eskaintzen du. Baita irudi bidezkoa ere; hala, aski da kartel bati argazki bat ateratzea, adibidez eta Mitzuliri karteleko testua itzultzeko eskatzea.

 

Mitzulik sarean nahiz saretik kanpo lan egiten du, eta software librea da. Dagoeneko deskargatzeko moduan dago Google Playn, doan.