Microsoft Outlook

Deskribapena:

Emailak bidaltzeko eta jasotzeko aplikazioa.

Informazio gehiago:

Emailak bidaltzeko eta jasotzeko aplikazioa. Euskaraz erabil daiteke, horretarako ezinbestekoa da zuen mugikorra euskaraz konfiguratuta izatea. Aplikazioa ez digu aukerarik ematen nahi dugun hizkuntza aukeratzeko, telefonoa erabiltzen dugun hizkuntzan konfiguratuko da, hau da, telefonoa ingelesez erabiltzen badugu, aplikazioa ingelesez konfiguratuko da, euskaraz konfiguratuta badago, euskaraz erabiliko dugu.
 
Zer gertatzen da telefonoa euskaraz konfiguratzen badut eta erabiltzen dudan aplikazioa ez badago euskaraz?
 
Adibidez, WhatsApp aplikazioa momentuz ez dago euskaraz (itzulpen prozesuan dago), gure telefonoa edo tableta euskaraz konfiguratuta badugu, kasu honetan, WhatsApp aplikazioa ingelesez izango genuke. Beste aplikazioekin berdin gertatuko litzateke, euskaraz ezin badira erabili, ingelesez konfiguratuko dira.