Lehen Hitza Euskaraz

Deskribapena:

Aplikazio honek esango dizu ea zure mugikorra euskaraz konfiguratu daitekeen, eta hala bada, mugikorraren hizkuntza konfiguratzen lagunduko dizu. Interneten nabigatzean, eman lehen hitza euskaraz, eta lehenetsi euskarazko edukia beste hizkuntza batzuen aurretik.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Interneteko zerbitzu eta aplikazio garatzaileek zure Interneteko arakatzaile zein Android gailuan ezarrita daukazun hizkuntza hartzen dute kontutan garapenean erabiliko dituzten hizkuntzak erabakitzerako orduan.

Horregatik, garrantzitsua da zure Android gailua euskaraz edukitzea, Android Sistema Eragilea eta bere aplikazioak euskaraz erabili nahi dituen erabiltzaile komunitate zabal bat dagoela jakin dezaten. Horrela, gero eta zerbitzu gehiago erabili ahalko ditugu gure hizkuntzan.

Dagoeneko zure Android gailua euskaraz jarrita ez badaukazu, Lehen Hitza aplikazioa erabili dezakezu aldaketa egiteko. Zure gailua euskaraz jar badaiteke aplikazioak aldaketa egiten lagunduko dizu. Zoritxarrez, gailu guztiak ezin dira euskaraz jarri, gailuaren fabrikatzaileek horrela erabakita. Kasu horietan aplikazioak ezingo du hizkuntz aldaketa burutu.

Azkenik, euskaraz erabili daitezkeen gailuen zerrenda bat osatzeko asmoz, aplikazioak gailuaren oinarrizko informazioa (fabrikatzailea, modeloa, Android bertsioa, euskaraz dagoen ala ez) gordetzen ditu. Informazioa biltzen goazen heinean publikoki ikus daitekeen gailu zerrenda argitaratuko dugu, gailu berri bat erostean euskara zeintzuk duten jakin ahal izateko.