KulturGazte

Deskribapena:

Aplikazio hau gazteek musika eta antzerkiarekin zerikusia duten gai orokorrak ezagutu eta ikasteko dago pentsatua.

Argazki gehiago:

Informazio gehiago:

Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, KulturGazte aplikazio mugikorra jarri du merkatuan. Aplikazio hau 18 eta 24 urte bitarteko gazteek musika eta antzerkiarekin zerikusia duten gai orokorrak ezagutu eta ikasteko dago pentsatua.

Bi jokoz dago osatua, bata antzerkiari buruzkoa eta bestea musikari buruzkoa. Oso mekanika erraza dute: 20 galderez osaturiko lau maila daude eta maila batetik bestera pasatzeko aukera dago, lortu diren puntuen arabera. Puntu gehiago ematen dituzten galdera bereziak ere badaude, eta hauek jokoan aurrera egiten laguntzen dute.

 

Google Play-en dago eskuragarri eta laister App Store-en ere egongo da!